BILDUMA HIZTEGIA

brecha de género (es)

Desberdinkeria



Aldez aurretik zehazturiko aldagai bati dagokionez, emakumeen eta gizonen indizeen arteko aldea, sistema patriarkalak emakumeen eta gizonen artean ezarritako hierarkizazioan oinarritua. Genero-arrakalaren bidez, aztergai den alorrean emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak azaleratzen dira: batzuen eta besteen parte-hartze maila, aukera-berdintasunerako ahalmena, eskubideak, boterea eta eragina, ordainsaria eta hobariak, baliabideen kontrola eta erabilera...; guztiak ere ongizatearekin eta giza garapenarekin lotuak. Modu desberdinetan bada ere, genero-arrakala jarduera-alor guztietan agertzen da, dela arlo ekonomikoan, sozialean, laboralean, kulturalean, osasungintzan eta abarretan.



Hiztegi-unitateak